Prentsa aretoa
20:15ean
Gabonetako 'A Bocados' berezia, asteburuetan ere ikusgai
EITB
Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek Gabonetako errezeta tradizional eta modernoak eskainiko dituzte egunero, astelehenetik igandera, 20:15ean, ETB2n.
Gabonetan, Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak 'A Bocados' saioa bereziak eskainiko dituzte egunero. Familia osoa aho zabalik uzteko moduko errezeta tradizionalak eta modernoak egingo dituzte. Horrez gain, Gabonetan gehiegi ez jateko eta edateko aholkuak emango dituzte, eta joko eta proba batzuen bidez, jaiegunetako produktu tipikoen gaineko datu guztiak emango dituzte. 'A Bocados' saio bereziak egunero izango dira ikusgai, baita asteburuetan ere, 20:15ean, ETB2n.
Etxeko txikienei arreta berezia jarriko diete, oporretan prestatzeko moduko errezeta laburrak eta errazak eginez. Gainera, Patxi Troitiñoren eskutik, koktel bereziak prestatuko dituzte; gintonicarekin betetako mahatsak, adibidez.
Halaber, gonbidatu bereziak izango dituzte saio batzuetan: Juan Mari Arzak, Rafa Alkorta, David de Jorge, Eneko Sagardoy, La Oreja de Van Gogh taldeko kideak, Ion Aramendi eta ETBko hainbat aurpegi ezagun, tartean. Festak nola bizi dituzten, Gabonetan izan dituzten gertaera dibertigarrienak eta sekretu aitorrezinak azalduko dituzte 'A Bocados' saioko platoan. Anderrek eta Gabrielak, gainera, orain arte bizi izan dituzten unerik onenak errepasatuko dituzte, eta urte berrirako proposamenak egin, eta sorpresak aurkeztuko dituzte.
Hori guztia, gure protagonisten umore onarekin eta bromekin josita. Lortuko ote dute Gabrielak eta Anderrek janari osasungarriaren eta zaporetsuaren arteko oreka lortzea?
'A Bocados' astelehenetik igandera izango da ikusgai egunero, 20:15ean hasita, ETB2n.
ETB2n.

