Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Aurkezpena

'A Bocados' saioaren errezeta liburua Durangoko Azokan aurkeztu dute

EITB

Gabriela Uriartek eta Ander Gonzalezek 50 errezeta osasuntsu eta nutrizio aholkurik onenak bildu dituzte bertan.

  • Ander Gonzalez sukaldaria eta Gabriela Uriarte nutrizionista

    Ander Gonzalez sukaldaria eta Gabriela Uriarte nutrizionista

'A Bocados' saioaren errezeta liburuak saioaren lehen denboraldiko 50 errezeta osasuntsu bildu ditu. Zaporea galdu gabe, posible da errezeta osasuntsuak prestatzea? Gabriela Uriarte nutrizionistak eta Ander Gonzalez sukaldariak egunero erakusten dute ETB2ko 'A Bocados' saioan zaporea eta osasuna elkarrekin uztartu daitezkeela, eta argitaratu berri duten liburu honetan programako errezeta nabarmenenak bildu dituzte: gosariak, plater hotzak, beroak, arrainak, haragiak eta postreak.

Errezeta bakoitza nutrizio aholku batekin lagunduta azalduko da liburuan, sukaldean ondo pasatzen dugun bitartean, ohitura osasuntsuak eta nutrizioaz ikasteko.

Gabriela Uriartek eta Ander Gonzalezek Durangoko Azokan aurkeztu dute liburua.

'A Bocados' saioak 300 atal beteko ditu laster

ETBko sukaldaritza saio dibertigarri hau egunero heltzen da euskal etxeetara, errezeta original, nutrizio aholkuak, trikimailuak eta erronka ugari eskainiz. Bigarren denboraldian murgilduta dago jada, eta laster ospatuko dute 300. emanaldia.

Saioan, Anderrek proposatzen dituen errezeta zaporetsuen eta Gabrielaren proposamen osasuntsuen arteko oreka lortzeko ahalegina egiten dute egunero, eta bien arteko ezberdintasunak umorearekin konpontzen dituzte.

Bigarren denboraldi honetako berrikuntzen artean, astero dituzten gonbidatu bereziak aipatu behar dira. Telebistako aurpegi ezagunak, aktoreak, kirolariak eta musikariak 'A Bocados' saioaren platora joaten dira astero, sukaldean lagundu eta Anderren eta Gabrielaren arteko erronketan parte hartzera.

Truku edo trikimailuen kopurua ere areagotu egin da bigarren denboraldian, baina emaitza ezberdinekin: arrakasta handia izan duten trikimailuak, alde batetik, eta Interneten eta sare sozialetan mugitzen diren gezurrezko informazioak azaltzen dituztenak, bestetik. Bi aurkezleen arteko erronkek ere tonu didaktikoagoa lortu dute.

Bestalde, 'A Bocados'eko familia hazten doa. Egunero, Euskal Herriko geografian barrena ibiltzen dira, abeltzain, fruta-saltzaile, gozogile, nekazari eta arrantzaleen istorio bitxien bila. Gainera, ostalaritza sektorean diharduten profesional askoren bozgorailu bihurtu dira.