Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Gaztea

Abian da 'Gaztea Dantzan' lehiaketaren seigarren edizioa

EiTB

Azaroaren 19ra bitartean bidali daitezke bideoak. Aurten, 5.000 euro banatuko dituzte saritan.

0:58
Gaztea Dantzan 2019

Aurrekoen erantzun onaren ondoren, abian jarri du  Gaztea irratiak Gaztea Dantzan lehiaketaren seigarren edizioa. Dagoeneko hasi dira lehen partaideen lanak jasotzen, baina, oraindik, azaroaren 21era arte bidali daitezke koreografiak. Gutxienez 30 segundoko iraupena duen koreografiak eskatzen dituzte.

Azpimarratzekoa da Gazteak ez dituela dantzari profesionalak bilatzen, "gerria lotsarik gabe mugitzen duten eta ongi pasatzeko gogoa duten gazteak baizik".

Epaimahaia

Aurten, Itziar Ituño aktore basauriarrak hartuko du parte epaimahaikide gisa. Harekin batera, Ugaitz Alegria aktorea eta Iker Karrera dantza-irakaslea ere arituko dira epaile lanetan.

Epeak

Urriaren 21etik azaroaren 19ra jasoko dituzte bideoak, eta bozketa-faseari ekingo diote ondoren, azaroaren 26an. Hala, abenduaren 3ra arte koreografia gustukoenen aldeko botoak eman ahal izango dira.

Irabazlea 'Dida' saioan jakinaraziko dute abenduaren 5ean bertan.

Sariak

Guztira, 5.000 euro banatuko dituzte saritan. Entzuleen saria eskuratzen duenak 1.000 euro jasoko ditu, Epaimahaiaren sariak 2.000 euro emango dizkio taldean egindako dantzaldi onenari, eta 1.000 euro izango dira bakarlari edo bikote onenarentzat. Break on Stage saria ere emango dute aurten, eta Bilboko jaialdian parte hartzeko txartela emango diote lehiakide bati antolatzaileek; hautatua datorren urteko kartela osatzen duten taldeen artean egongo da. Azkenik, Dida Dantzan saria antolatu dute 2019ko ediziorako. Laster emango dute ekimen horren berri, baina 1.000 euro egongo direla jokoan aurreratu dezakete.

Gaztea Dantzan lehiaketan parte hartu ahal izateko oinarri eta jakingarri gehiago Gazteako webgunean daude eskuragai.