Publizitatea
Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

2021/04/16

09:58

Prentsa aretoa

Natura Bizia

"Natura Bizia" dokumental saila estreinatuko du ETBk aurtengo udan

EITB Media

Ostiral honetan zinemetan estreinatuko den izen bereko filmarekin osatzen da ikus-entzunezko proiektua. Euskal Herriko biodibertsitatea du oinarri Lexeia Larrañagak zuzendutako filmak.

1:21
'Natura Bizia' dokumentala
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Natura Bizia filmaren aurrestreinaldia egin da ostegun honetan, apirilaren 15ean, Donostiako Principe zinemetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Gipuzkoako Naturaren eta Ingurumenaren Zinemaren lehen Erakustaldiaren baitan. Euskal biodibertsitatea ardatz duen filma ostiralean estreinatuko dute zinema aretoetan. Avis Produkzioak ekoiztetxeko Lexeia Larrañaga zuzendariaren lana proiektu zabalago baten zatia da, dokumental sail bat ere baitu tartean. Alegia, aurtengo udan Alberto Iñurrategik aurkeztuta ETB1 eta ETB2n emango den zortzi ataleko dokumental saila.

"Itsaslabar malkartsuak, itsaso amaigabea, magiaz beteriko basoak, kareharrizko mendi altuak…" izango dute lekua Natura Bizia lanean; "guztiek bizipen ahaztezinak eskainiko dizkigute", dio filmaren sinopsiak.

Natura Bizia lanean munduko zetazeo handienen artean egingo dute igeri, hartz arrearen lozorroaren ondorengo lehen pausoez disfrutatuko dute eta mendietako hegazti ospetsuena den ugatzaren alboan egingo dute hegan. Hori guztia proposamenen artean. Gertutik biziko dituzte Europako tximeleta ederrenaren metamorfosia eta baita bisoi europarraren eguneroko momentu berezienetako batzuk ere. Desertua, leku hutsa eta bizitza gabekoa dela iruditu arren, planetako ekosistema aberatsenetako bat dela ere erakutsiko dute.

Kantauri itsasoko ur hotzetatik Pirinioetako mendi tontor babesgabeetara, Natura Bizia gure ondare naturaleko txoko eta izaki harrigarrienetako batzuk ezagutzeko bidaia zoragarria da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena