Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Gaztea Sariak

Edukiera handitu ostean, Gaztea Sarietarako doako sarrera gehiago jarriko dira eskuragarri gaurtik aurrera

EITB MEDIA

Martxoaren 2an izango da aurtengo Gaztea Sarien gala, Bilboko Euskaldunan. Azken sarrerak otsailaren 23an jarriko dituzte eskuragarri, 12:00etan.

  • Gaztea Sariak 2023

    Gaztea Sariak 2023

Ostegunean, otsailak 23, Gaztea Sarietarako doako sarrera gehiago jarriko dira eskuragarri. Galaren iragarpenak izandako arrakasta tarteko, edukiera handitzea erabaki du Gazteak, eta otsailaren 23an, eguerdiko 12:00etatik aurrera, tiketak erreserbatzeko aukera berria izango da Euskaldunaren webgunean. Izan ere, hilaren 6an jarri zituzten eskuragai 2023ko Gaztea Sarien lehen sarrerak, eta hiru orduan agortu ziren.

Bulego, Merina Gris, Neomak, Sua, ETS eta Süne, zuzenean

Gaur bertan, otsailak 22, bukatu da bozketa fasea eta, publikoaren boto horiekin guztiekin, 2022ak utzitako uzta musikala sarituko du Gazteak artista, abesti, bideoklip, zuzeneko, disko, artista berri eta fandom onenaren kategorietan.

Garaikurren banaketaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, ETS eta Süne, Sua, Neomak eta Merina Gris taldeekin. Galan zehar joko dute taldeek, gau berezirako propio prestatutako ikuskizunak eskaintzeko. Sariak banatuta eta gaua ixteko, Bulego taldearen kontzertu berezia egongo da.