Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

"Arte[faktua]", "Teknopolis" eta kirol emanaldiak, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

"Arte[faktua]" programan Olatz Mitxelena elkarrizketatuko du Ilaski Serranok, eta "Teknopolis" saioan CAF-Elhuyar sarien inguruan arituko dira. Txirrindularitza eta futbolaz gain, pala eta pilota emanaldiak ere izango dira larunbat honetan.

1:42
Olatz Mitxelena

Larunbata, 2023ko maiatzak 6: Eduki nabarmenak ETB1en, ETb4n eta eitb.eus-en

"Arte[faktua]" –12:50ean ETB1en eta eitb.eus-en

Larunbat honetan, Olatz Mitxelena elkarrizketatuko du Ilaski Serranok, Arrain hezur bat eztarrian (Elkar) ipuin bildumaz hitz egiteko. Mitxelenak badiren baina esaten ez ditugun gauza horiei presentzia eman nahi izan die hamar ipuin labur horietan, eta Igartza saria jaso zuen sortutako lehenengo liburu horrekin. Horretaz guztiaz mintzatzeko, Oiartzungo Fagoaga Dorretxera gerturatuko dira, eta Mitxelenak Ainara Lasa Perez artista eta kultur eragile oiartzuarra gonbidatuko du solasaldira.

Bestalde, Ainhoa Urien euskal idazle, pilotari eta bertsozalea ezagutzeko aukera izango dugu, eta Eneko Olazabal irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa. Azkenik, Garazi Benitez ikaslearena izango da booktubea.

 

"Teknopolis" – 13:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Aste honetako saioan, CAF-Elhuyar sarien inguruan arituko dira. Euskarazko dibulgazioaren egun handia da CAF-Elhuyar sarien banaketa-ekitaldia, eta han gertatutakoaren berri emango dute. Protagonistekin egongo dira, besteak beste, merezimendu-saria jaso duen Jacinto Iturberekin.

Urrunera begira dihardute lanbide heziketan ere eta nazioarteko ikuspegiarekin egiten duten lanaren berri jasoko dute Tknikaren eskutik.

 

Kirol emanaldiak ETB1en, ETB4n eta eitb.eus-en

Txirrindularitza eta futbolaz gain, pala eta pilota emanaldiak ere izango dira larunbat honetan. Hala, 12:00etatik aurrera, Emakumezkoen Bizkaiko Pala Txapelketako finala izango dugu ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en. Iñigo Aiestaran eta Ainhize Vega izango dira kontaketa lanetan, Bilboko frontoitik.

Arratsaldean, berriz, Italiko Giroaren zuzeneko emanaldiaren ostean, pilota eskainiko da, zuzenean, Iruñeko Labrit pilotalekutik. 17:15etik aurrera, "ETB Kantxa" saioak bi partida eskainiko ditu: Urrutikoetxea-Morgaetxebarria vs Artola-Elizegi eta Ezkurdia vs P.vEtxeberria (Buruz Buruko Txapelketako finalaurdenak).  Xabier Euzkitze, Mikel Idoate eta Ibon Gaztañazpiren eskutik.