Prentsa aretoa
Eduki nabarmenak
Unai Iparragirre ETBko zuzendaria izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan
EITB MEDIA
Ekainaren 1ean eta 2an Donostian egingo den CIRCOM Regional biltzarra izango du hizpide. Horrez gain, Sagardoaren Txapelketaren zazpigarren jardunaldia izango dugu ikusgai "Erremontari" saioan.
-
Unai Iparragirre
Astelehena, 2023ko maiatzak 29: Eduki nabarmenak ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en
"En Jake" berezia – 09:00etan ETB2 eta eitb.eus-en
Bost orduko saio berezia gidatuko du Xabier Lapitzek astelehen honetan, udal, foru eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen emaitzak patxadaz eta sakon aztertzeko.
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria izango da saioko gonbidatua. CIRCOM Regional Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen biltzarra ekainaren 1ean eta 2an egingo dute Donostian, eta aurten, anfitrioia EITB izango da. ETBko gaur egungo egoeraz eta CIRCOM biltzarraz arituko da, besteak beste, Maddalen eta Xabierrekin.
Lehen orduan, euskal umorearen egoera izango da aztergai eta Kar kar kar izeneko ekimen berria ezagutuko dute platoan.
"Erremontari" – 22:15ean ETB1en eta eitb.eus-en
Hernaniko Galarreta pilotalekuak Sagardoaren Txapelketaren zazpigarren jardunaldia hartuko du astelehen honetan. Aurrez aurre izango ditugu lehen partidan Ezkurra II-Zubiri / Segurola-Juanenea ; eta ondoren, Urriza-Martirena / Aldabe-Azpiroz.
"El Conquistador del Caribe" – 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en
Astelehen honetan, ikurrina irabazteko 12 hautagaiak banakakoan pentsatzen hasi dira eta kamisetaren koloreak ez dio inori abenturan astebete gehiago jarraitzeko pasea oparituko. Lehenengo batzarra, Locurasek eta Irunek Heleni egindako traizioarekin hasi da eta kanpamentu bateratuaren kokapenaren inguruan, lehiakideek ez dute informazio nahikorik.


