Prentsa aretoa
Eduki nabarmenak
Xabi, Oihan eta Ager arituko dira sukaldean, gaur gauean, "Jateko Modukoa" saioan
EITB Media
Lortuko al dute Eñaut gonbidatuaren gustua eta bihotza limurtzea?. Arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan, Nerea Arruti, Amalur Arbelaitz, Julen Gabirondo eta Beñat Telleria hartuko dituzte platoan, Binakako Euskal Pentatloieko finala irabazi berritan.
Asteartea, 2023ko ekainak 13: Eduki nabarmenak ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Nerea Arruti, Amalur Arbelaitz, Julen Gabirondo eta Beñat Telleria, igandean Tolosako zezen plazan jokatu zen Binakako Euskal Pentatloieko finaleko txapeldunak, izango dituzte gonbidatu gaurko saioan. Lehen orduan, berriz, janaria eta gastronomia izango dira mintzagai eta kulturartekotasuna bultzatzen duten ekimen edo proiektuak ezagutuko dituzte.
"12 Minutos" – 21:35ean ETB2n eta eitb.eus-en
Cristina Iglesias eskultorea elkarrizketatuko du Arantza Ruizek "12 Minutos" saioan, Donostiako Santa Klara uharteko itsasargian dagoen Hondalea obrari buruz hitz egiteko.
"Jateko Modukoa" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
Xabi, Oihan eta Ager izango dira Eñaut gonbidatuarentzat kozinatuko duten sukaldariak. Hasieran lotsati itxura du Eñautek, baina jendea hobeto ezagutzean irekitzen da eta orduan ez dago bera isiltzeko modurik. Eñautek ez die lan erraza jarriko sukaldariei: bi errezetetan, protagonista nagusia ez da arraina edo haragia izango, saltsa baizik. Lortuko al dute hiru mutilek gonbidatuaren gustua eta bihotza limurtzea?
"La Noche De…" – 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en
Dani Alvarezek gidatzen duen saioak La mujer que camina delante (2017) drama historikoa dakar gaur gauean. Catherine Weldon erretratugilearen istorioa kontatzen du; Brooklyndik Dakotako erreserba indiar batera joango da, eta, bertan, Lakota tribuaren lurren eskubideen aldeko borrokan murgilduko da. Filmak oinarri hartzen du Eileen Pollack idazlearen Woman walking ahead: In search of Catherine Weldon and Sitting Bull (2002) liburua.
Dani Alvarezek gidatutako saioa Mario Casasen curriculumarekin osatuko da, laster zine zuzendari bezala estreinatuko baita. Azkenik, Raffaella Carráren ibilbideari buruzko datu bitxiak ezagutzeko aukera izango dugu.


