Itxi

telebista

Gaupasa

Pello Reparazi elkarrizketa, gaur, "Gaupasa" saioan

EITB

Mitoaroa III San Mamesen eskainiko duen ikuskizunaren haritik elkarrizketatuko du Julen Telleriak. Larunbateko kontzertua ETB2n eta ETB ONen izango da ikusgai, zuzenean.

  • Pello Reparaz artxiboko irudi batean

    Pello Reparaz artxiboko irudi batean. Irudia: EITB

Gaur, "Gaupasa" saioak Pello Reparazi San Telmo museoan egindako elkarrizketa eskainiko du beste eduki batzuen artean. Ostiral eta larunbatean San Mamesen ZETAKek eskainiko duen ikuskizun historikoa izango dute hizpide.

Larunbateko Mitoaroa III kontzertua zuzenean eskainiko du EITBk. 22:00etatik aurrera ETB2n eta ETB ONen izango da ikusgai, besteak beste. 

Etorkizunera eramango gaituen Mitoaroa III ikuskizunak esperientzia bat eskaintzea du helburu, "kontakizun kolektibo gisa ulertua". Bertan, ZETAKek musika, narrazioa eta teknologia uztartuz, galdera mahai gainean jarriko du: nor gara eta nora goaz?

"Gaupasa" saioa asteartetik ostegunera ematen da, 22:15ean, ETB1en eta ETB ONen.