Itxi

telebista

Albistegi berezia

Aita Santuaren agurra zuzenean emango du ETBk

EITB

Redacción

'Ni Más Ni Menos' saioan, konexio berezia egingo dute albistegiekin Joseph Ratzinger Castel Gandolfora doan momentua zuzenean erakutsi ahal izateko.

  • Aita Santuaren agurra

    Aita Santuaren agurra

Aita Santuaren agurra eta Castel Gandolfora egingo duen bidaia zuzenean emango ditu Euskal Telebistak gaur. Klaudio Landak gidatzen duen 'Ni Más Ni Menos' saioak albistegiei paso emango die Benedicto XVI.aren tokialdatzea zuzenean emateko.

16:45ean Africa Baetak gidatutako albistegi bereziari paso emango dio Klaudio Landak, Aita Santuak Castel Gandolfora egingo duen bidaiari buruzko informazioa zuzenean eman ahal izateko. Olatz Simon kazetariak Erromako San Pedro plazatik bertatik kontatuko du Aita Santua agurtzen den momentua eta hurrengo hilabeteetan bere egoitza izango denera eramango duen helikopterora igotzen den unea. Bidaia hori zuzenean jarraituko dugu eta 18:00etan berriz ere zuzeneko konexioa egingo da Benedicto XVI.ak emango duen azken bedeinkapena ikusteko.

Inaxio Arregi Vaticano Irratiko zuzendari ohia izandakoak ere hartuko du parte albistegi bere honetan.

Horrez gainera, eitb.com-ek webgune berezia jarri du martxan Aita Santu berriaren izendapenaren nondik norako guztiak jarraitzeko. Benedicto XVI.aren azken eguna ere zuzenean jarraitu daiteke webgunetik.