telebista
Igandean
San Miguel Ligako azkeneko jardunaldia, zuzenean, ETB1en
A.H.
EITB
Horrez gain, Lezoko pilota jaialdia eskainiko du Euskal Telebistak zuzenean.
Igande honetan, Portugaleten jokatuko den El Corte Ingles Bandera eskainiko du ETB1ek zuzenean, San Miguel Ligako azkeneko jardunaldi erabakigarria. Euskal Telebistak zuzenean bat egingo du kirol hitzorduarekin 12:00etatik aurrera, eta Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Amane Ibañezek egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.
Bestalde, arratsaldeko 19:30etik aurrera, arraun ligako txapeldunari egingo dioten harrera eskainiko du ETBK kateak.
Pilota eta Artzain Txakurrak
Arratsaldeko 15:00etan, Atxondon bezperan izandako Euskadiko Artzain Txakurren Txapelketa eskainiko du ETB1ek, herri kirolari eskaintzen dion asteroko tartean.
Ondoren, Lezoko pilotalekura joko dute, bertako jaialdia zuzenean eskaintzeko. Hasteko, Aritz Lasa-Larrinaga eta Jaka-Merino I bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko du saioak. Ondoren, partidan nagusian, Titin III-Zubieta eta Jaunarena-Merino II izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.