Itxi

telebista

Donostiako Zinemaldia

Donostia Sariaren gala, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

Hugh Jackman aktore australiarrak bere ibilbide profesionalari esker jasoko duen Donostia Sariaren gala eskainiko da, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en.

2:55

ETB1ek eta eitb.com-ek Hugh Jackmanek jasoko duen Donostia Sariaren gala eskainiko dute, zuzenean, ostiral honetan, 18:30etik aurrera.

Gainera, Hugh Jackman aktore australiarrak Zinemaldiaren 61.edizioko Donostia Saria jaso aurretik emango duen prentsaurrekoa, 15:20tik aurrera, jarraitu ahalko da eitb.com bidez.

Hugh Jackmani Donostia Saria eman eta gero, Prisoners (horren azken filma) thrillerra izango da ikusgai, Kursaalen. Denis Villeneuvek zuzendu du, eta Jake Gyllenhaal (Brokeback Mountain), Viola Davis (The Help, Doubt), Maria Bello, Terrence Help (Hustle & Flow), Melissa Leo (The Fighter) eta Paul Dano izan ditu lagun protagonista lanetan.

Hugh Jackmanek adin guztietako ikusleengana iristeko eta hain pertsonaia desberdinetara egokitzeko duen gaitasuna txalotu du Zinemaldiak sariarekin. Halaber, "pantailan eta agertokietan lortu duen arrakasta" ere kontuan izan dute antolatzaileek.