Itxi

telebista

11. edizioa

Iruñeak 'Conquis'en lehen castinga hartu du

Programako lantaldea Iruñean izan da, 11. edizioan lehiakide izan nahi duten guztiak ezagutzeko. Uztailaren 7a eta 11 bitartean Gasteizen, Donostian eta Bilbon izango da.

Iruñean izan da 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko lehendabiziko aurrez aurreko castinga. Honela hasi dira 2015. urtean emango den saioan lehiakide izango direnak bilatzeko castingak. Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan izango dira uztailaren 4tik 11ra bitartean.

Hego Euskal Herriko gainerako hiriburuetan ere egingo dira castingak hurrengo egunetan; uztailaren 7a eta 11 bitartean, hain zuzen ere. Hala ere, hautagaiek bideo bat bidaltzeko aukera ere badute, eitb.com-en martxan dagoen 'Conquis'-eko online castingean.

Anima zaitez! Zure zain gaude!