telebista
Gaur
Arabako Errioxa, 'No es País para Sosos' saioan
Juanito Oiarzabal izango da Ander Gonzalez eta Ramon Roteta sukaldarien gonbidatua
‘No es país para sosos’ saioaren bigarren atala izango da ikusgai gaur. Oraingoan, Arabako Errioxan zehar ibiliko dira Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariak. Juanito Oiarzabal alpinista izango da izango da gonbidatu berezia eta berak jarriko die erronka bi sukaldariei, ardo zaporeko ingurune horretako gastronomiaren funtsa ondoen nork jaso duen erabakitzeko.
Bastidan abiatuko dute abentura sukaldariek, han batuko baitira Juanito Oiarzabalekin, eta hantxe egingo dute bat Arabako Errioxako produktu kutunarekin, ardoarekin, alegia.
Lapuebla de Labarcan, bestalde, gozogintza tradizionalean murgilduko da Ander eta herrian tipikoak diren bi gozo egiten ikasiko du: ‘katxeteak’ eta ‘erroskak’. Lapuebla de Labarcatik Moredara joango da ondoren Ander, olioaren hiriburua Arabako Errioxan.
Ramonek, bestetik, Samaniegon abiatuko du bere sukaldaritzako abentura asteleheneko saioan. Marinok, bere bizitza osoa ardoari eskaini izan dion ardogileak, mahats-bilketaren sekretuak kontatuko dizkio eta haren familiako bi upeltegiak bisitatuko ditu.
Halaber, Ander eta Juanito Oiarzabalekin berriz elkartu aurretik, Salinillas de Buradon izeneko udalerrian erdi aroko azokan izango da Ramon; herri txiki horretan urtero izaten dute gogoan herria sortu zeneko garaia, duela 750 urte.
Ondoren, Eltziegon elkartuko dira gure bi sukaldariak Juanito Oiarzabalekin. Jarraian, Villabuenan, geldialdia eta aire librean ostatua hartuko dute. Juanitok gidatutako espedizioak geldialdia egingo du, mahatsondo suaz egindako arkumeki-gisatu ederraz gozatzeko.
Laguardian jarraituz, guztiz egoera ezberdinean izango dira bi sukaldariek, izan ere, Ander txorizoak egiteko lanean erabat murgilduta ibiliko den bitartean, Euskal Herriko ingurune honetako produktu kutunaz modu paregabean gozatzeko aukera izango du, spa batean ardo bainua hartuta, alegia.
Azkenik, erronkaren ordua izango dute. Ramon eta Anderren sukalde lanaz txunditzeko gogo handiz izango da Juanito. Arabako Errioxa ardatz hartuta, bi plater prestatuko dizkiote gure bi sukaldariek, mahasti batean, Lezan, Kantabriako mendilerro izugarria atzean dutela.