Itxi

telebista

22:15etik aurrera

'No es País para Sosos'en gaurko saioa, Durangaldean Maribel Salasekin

Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek erronka bat izango dute esku artean, inguruko gastronomiaren funtsa bietako zeinek jaso duen ondoen erakusteko, alegia.

  • No es país para sosos

    No es país para sosos

Durangaldeko gastronomia ezagutuko dute Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek 'No es País para Sosos' saioaren hirugarren atalean. Maribel Salas aktorea izango da bidaia horretako gonbidatu berezia, eta berak erabaki beharko du sukaldari bietako zeinek jaso duen ondoen Bizkaiko mendi mitikoen artean landutako gastronomiaren funtsa.

Kobika jatetxean, Durangon, abiatuko dute bidaia sukaldariek, han batuko baitira Maribel Salasekin. Halaber, Iñigo Kortabitarte chefaren sukaldaritza ezagutuko dute, arrautza erreak prestatuko baitizkie.

Ondoren, bakoitzak bere bidea hartuko du. Batetik, Ramon Roteta Atxondon izango da, Yolanda Alzola bere lagunarekin. Mozzarella prestatuko dute elkarrekin, Etxebarri Michelin izar bat duen jatetxean; hango jabeak, Bittor Arginzonizek, hegaluze-mendrezka txingarretan prestatuko du.

Bien bitartean, Toti Martinez de Lezea idazlearen eskutik, ibilbide historikoa eginda ezagutuko du inguruotako sukaldaritza Ander Gonzalezek. Argiñetako nekropolia bisitatuko dute, Elorrion, eta Durangaldeko mendiei lotutako kondairak ezagutuko dituzte, Anboto mendia atzean dutela.

Eguneko jatorduaren aurretik, Zornotzako gaztandegi batera eramango du Ramonek Maribel, eta, jarraian, Berrizko klasiko gastronomikoaz, txuletaz, gozatuko du, Pedro Juan jatetxean.

Bestalde, Boroa jatetxean, hango jabe Jabier Gartziarekin batera, txangurroa prestatuko du, oso modu berezian. Ogia garai bateko eran egiten duen okindegi batean emango dio amaiera bere ibilibideari Anderrek, Elorrion, eta Izurtzako Azkonizaga jatetxea bisitatuko du.

Urkiolako Parke Naturalean, mendiko paraje ikusgarrian, ekingo diote euren hirugarren erronkari Ramon Rotetak eta Ander Gonzalezek. Durangaldean egindako bidaian zehar ezagutu duten sukaldaritza Maribel Salasi erakusten saiatuko dira eta, barre artean, gure bi sukaldarietako zein izan den eguneko onena erabakiko du Maribelek.

Gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n, ez galdu 'No es País para Sosos' saioa.