Itxi

telebista

22:15ean

Akzioz beteriko 'Furia Ciega' filma, gaurko 'La Noche de...'n

A.H.

EITB

Saioak gainera, Benicio del Tororen ibilbidea errepasatuko du, aurtengo bigarren Donostia Saria jasoko baitu ostiralean aktore ezagunak.

'La Noche de...' saioak Furia Ciega akzio filma eskainiko du, mendekuak bultzatutako gorrotoa eta jazarpena ardatz dituen pelikula. Patrick Lussier zinemagileak zuzenduta, Nicolas Cage eta Amber Heard aktoreak ditu protagonista, eta, horiekin batera, David Morse, Wiliam Fitchner eta Billy Burke aktoreak ikus daitezke bertan. Felix Linaresek grabazioaren eta aktore zerrendaren gaineko xehetasun guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Horrez gain, Benicio del Torok ostiral honetan jasoko du Zinemaldiko bigarren Donostia Saria, eta 'La Noche de…' saioak omenaldi berezia eskainiko dio. Aktorearen ibilbidea errepasatzeaz gain, Felix Linaresek del Torok izandako neska-lagun zerrenda zabala aurkeztuko du, Las novias de Benicio del Toro atalean.

Maribel Verdu aktorea ere Zinemaldian izan da egun hauetan, eta 'La Noche de..' bere bizitza eta ibilbidean murgildu da, eta sekretu harrigarri bat topatu du. ¿Sabían que...? atalean azalduko dute zein den sekretu harrigarri hori.

Amaitzeko, Michel Douglas eta Catherine Zeta-Jones aktoreen arteko harreman berezia aztertuko du saioak La extraña pareja atalean.

'La Noche de... Furia Ciega' gaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.