Itxi

telebista

22:15ean

'Ahora o nunca' filma, gaur gauean, ETB2n

Jack Nicholson eta Morgan Freeman ditu aktore nagusi 22:15ean emitituko den film luze honek.

  • Jack Nicholson eta Morgan Freeman 'Ahora o nunca' filmean

    Jack Nicholson eta Morgan Freeman 'Ahora o nunca' filmean

ETB2k 'Ahora o nunca' film luzea eskainiko du gaur, 22:15ean. Rob Reiner da komedia dramatiko honetako zuzendaria eta Jack Nicholson eta Morgan Freeman dira protagonistak.

Freeman eta Nicholson aktoreez gain, beste aktore hauek ere parte hartzen dute film honetan: Sean Hayes, Rob Morrow, Beverly Todd, Alfonso Freeman, Rowena King, Serena Reeder eta Hugh B. Holub.

Film honek minbizia daukaten eta lagunak egiten diren bi adineko gizonen istorioa kontatzen digu. Carter Chambers (Morgan Freeman) mekanikoa da, eta Edward Cole (Jack Nicholson) aberats harro bat. Hala ere, hil aurretik egin nahi dituzten gauza guztiak egin ahal izateko, biek batera bidai bat egitea erabaki dute.