Itxi

telebista

Gaur

Saskibaloia eta pilota, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Euroligako Laboral Kutxa-Olinpiakos eta Binakako Txapelketako Urrutikoetxea-Beroiz eta Ezkurdia-Zabaleta, zuzen-zuzenean, ikusgai.

0:09

Saskibaloi eta pilota emankizunak eskainiko ditu ETB1ek gaur gauean, eta eitb.eus-en ere izango dira ikusgai.

Laboral Kutxak Olinpiakos taldea hartuko du Buesa Arenan, 21:00etatik aurrera. Euroligako Top 16ko 11. jardunaldiari dagokion norgehiagokaren kontakizuna Asier Arangurenek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak egingo dute.

Jarraian, Aizarnazabalgo pilota jaialdia izango da ikusgai. Apezetxea-Cecilio eta Aritz Lasa-Irusta bikoteen arteko partidarekin hasiko da, eta, ondoren, Eskuz Binakako Txapelketako neurketa jokatuko dute Urrutikoetxea-Beroiz eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteek. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Ibon Gaztañazpi izango dira horren berri emateko arduradunak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista