Itxi

telebista

22:15ean

'Resacon en Las Vegas' ('The Hangover'), gaur gauean, ETB2n

G.U.

22:15ean hasita, komedia arrakastatsua izango dugu ikusgai ETB2n. Bradley Cooper, Ed Helms eta Zach Galifianakis dira protagonistak.

Gaur gauean, barrez lehertzeko moduko filma izango dugu ikusgai ETB2n: Resacon en Las Vegas (The Hangover). 22:15ean hasita, Bradley Cooper, Ed Helms eta Zach Galifianakis aktoreak izango ditugu ikusgai 2009ko komedia arrakastatsuan.

Ezkondu aurreko festa neurrigabe bat da filmaren ardatza. Ezkontzera doan mutil bat, hiru lagun hartuta, Las Vegasera joango dira parrandan. Hurrengo goizean, izugarrizko biharamuna izango dute, eta ez dute oroituko gauean egindako ezertxo ere. Hori ez da, ordea, kezkagarriena izango: senargaia falta da, eta hoteleko suitean ume bat eta tigre bat topatuko dituzte.

Resacon en Las Vegas pelikulak Komedia Onenaren Urrezko Globoa irabazi zuen. Gainera, Critic’s Choice Awards sarietan ere eskuratu zuen Komedia Onenaren garaikurra, eta fue American Film Institute erakundeak 2009ko 10 film onenen artean sartu zuen.