Itxi

telebista

Zinema

'Al Caer la Noche' thrillerra, gaur gauean, ETB2n

B.F.

EiTB

Filmak gobernadore baten ustelkeria kasu bat eta erailketa ilun bat nahasten ditu.

  • Billy Bob Thornton 'The Badge' filmean

    Billy Bob Thornton 'The Badge' filmean

Euskal Telebistako bigarren kateak Al Caer la Noche (The Badge) filma eskainiko du gaur gauean, 22:15etik aurrera. 2002ko pelikula honetan, gobernadore baten ustelkeria kasu bat eta erailketa ilun bat nahasten dira.

Billy Bob Thornton Darl Hardwick sheriffaren azalean sartuko da. Gobernadorearen oposizioko kide nagusietako baten semea da. Mozkorraldi baten ostean, autoan esnatuko da Hardwick, eta, errepidean, autoaren ondoan, emakume transexual baten gorpua aurkituko du. Hasiera batean, alde batera utziko du kasua, epaileak gomendatuta, gobernadorearen kanpainan eragin negatiborik izan ez dezan. Emakumearen hilketaren inguruko datu gehiago agertzen direnean, ordea, ireki egingo du, gertatutakoa argitzen saiatzeko.

Billy Bob Thorntonekin batera, Patricia Arquette, William Devane eta Sela Ward ikusiko ditugu film honetan.