telebista
23:40an
Nafarroako olioa, itsas garraioa eta bakailaoa, 'Aquí Se Fabrica'n
EITB
Nafarroako oliba-olioa ekoizteko prozesua ezagutuko dute, portuko logistika plataforma batean izango dira, eta bakailaoa pil-pil eran ekoizten duen enpresa bat bisitatuko dute.
-
Bakailaoa perretxikoekin pil-pilean
Cascantera joan da 'Aquí Se Fabrica' saioa, olibak biltzera, uzta horrekin kalitate handiko olioa egiten baita Tuteran. Olioa modan dagoela eta, saioak hori ekoizteko prozesu osoa erakutsiko du, olibondoan jaso eta botilan ontziratu arte.
Euskal Herrian asko eta ondo fabrikatzen da, eta ekoitzitakoaren zati handi bat esportatu egiten da. 'Aquí Se Fabrica' portura joan da, eta plataforma logistiko erraldoi batean sartu da. Kanpotik ikusten dena eta ikusten ez dena argituko dute bertan.
Bukatzeko, bakailaoa pil-pil eran egiten erakutsiko dute. Legutioko enpresa batek etxean bezala egiten du, baina kantitate oso handian ekoizten du. Bakailaoa bildu, moztu eta gatza kendu. Hortik aurrera, era askotara prestatzen dute, eta, nahi izanez gero, pil-pilean ere eskaintzen dute.
Hori guztia, gaur izango da ikusgai, 'Aquí Se Fabrica' saioan, 23:40 aldera, ETB2n.