Itxi

telebista

11:45ean

Egun-eguneko politika gaiak aztergai, eguerdian, 'En Jake'n

A.H. | EITB

Xabier Lapitz, gainera, Aintzane Ezenarro Gogora Memoriaren Institutuko zuzendariarekin arituko da.

Ostiral honetako 'En Jake' saioak Madrilen gaur egun dagoen egoera politikoa aztertuko du, eta Fabio Gonzalez, Aitziber Ibaibarriaga, Rosa Martinez eta David Hernandez solaskideak izango ditu platoan.

Horrez gain, Aintzane Ezenarro Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarekin zuzeneko konexioa egingo du Xabier Lapitzek, eta larunbat honetan ETB2n eskainiko den Aldana 1980. Explosión de Silencio dokumentalaren inguruan arituko da berarekin, 1980an Alonsotegiko Aldana tabernan egin zuten atentatua hizpide hartuta.

'En Jake', astelehenetik ostiralera ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n.

aurrera, ETB2n.