Itxi

telebista

3. atala

Larreak lehia galduta, tentuz hartzeko egoeran dira jaguarrak

Larrea abenturatik kanporatuta eta taldekideak adorerik gabe izanda, oso egoera delikatuan gelditu dira jaguarrak; elkarbizitzan eta abenturan bizirauteko lanetan, bestetik, aurrera doaz hiru taldeak.

El Conquistador del Amazonas’ saioa oso argal abiatu zuen gipuzkoarrak, eta Amazonia haragi-puska eginda utzi arren, umore onean esan du agur. Olatzen aurka jokatutako lehian borrokatzen saiatu zen, baina bi lehiakideak ez zeuden balditzan berdinetan. Pirañen taldeko partaide gazteak ez luke garaipena horren sutsuki ospatu beharko, haren lehiakidea ez baitzegoen dena emateko moduan; lur zakuen bila errekaren bazterrean arrastaka nola zebilen ikustea ez zen batere atsegina izan. Hala ere, Larreak ez zuen etsi, eta tinko jarraitu zuen azkenera arte.

Haren taldekideak, baina, adorerik gabe daude. Batetik, Bolikiri izaera aldatu zaio eta guztiz haserrekor dabil, oihanean biraoka eta, etxera joateko mehatxu eginez, kanpamentu oso txiroan igarotako gau gogorretan zomorroek txiki-txiki egitea ezin jasanda. Aitziber ere makal dabil; pentsamendua haurrengan dauka, lehiatik kanpo. Datorren inmunitate jokoa galdu ezkero, abenturan izango duten etorkizuna jakina izan daiteke. Bien bitartean, Txapela, Ainhoa, Leku eta Artzai lehiakideek jaguarren taldetik kanpo ikusten dute euren burua, laurak ere bizirauteko jaioak baitira, bakoitza bere erara, hori bai.

Pirañek ondo jokatu zuten bileran eta talde gorrien inmunitateei esker, aurkaririk xaloena lortzeko bidea izan zuten, Larrea, hain zuzen ere. Olatzek, beraz, nahi zuen aurkaria izan zuen, izan ere, Larreak txakalaldia izan zuen inmunitate jokoaren aurretik eta, hortaz, aurkariek lehiarako aukeratzeko jomugan kokatu zuten.

Abenturan bizirauteko lanetan

Elkarbizitza aurrera doa hiru taldeetan. Anakondak nahiko batuta ageri dira, aizkoren jokoa irabazita. Patxi karisma eta izaera handiko liderra da eta badirudi Cesar venezuelarra dela haren ahulgune bakarra, izan ere, taldekideek ezin dute ikusi ere egin, bere airera doa eta dirudienez, haren babes bakarra Patxi da oraingoz. Pirañek bestetik, Igor lehiakidea dute taldean, benetako ‘gorila’. Hau ere bere kasara dabil, eta ez da inorekin ondo moldatzen; baina, eskalatzaileak ez bezala, Igorrek kapitainarekin duen harremana ez da batere ona. Leher egiteko zorian dago egoera. hortaz; aurkariak euren onetik ateratzen saiatu zen Igor jokoan, keinu zirikatzaileekin, eta hori inork ez zuen izan gustuko.

Aste honetako atalak, bestalde, kontu bat ere erakutsi digu guztioi: ilusioz aurre eginda, kanpamentuan bizirautea posible dela aipatzen duenean Julianek, kasu egin behar zaio. Jaguarrak kanpamentu oso txiroaren inguruan bueltaka ibili ziren eta fruitu jangarri ugari aurkitu zituzten; zalantzarik gabe, antolatzaileen eskutik jasotako janari eskasiari aurre egiteko lagungarri izango dute. Txapelak buru-berokia jantzi, ukabila altxatu eta agiri bat irakurtzen ari zenaren papera egin zuen, “El Conquistador del Fin del Mundo’ saiokoa beharrean, ‘Vaya Semanita’ saioko tarte bat izatetik hurbilago jarrita.

bilago jarrita.