Itxi

telebista

22:30ean

Clint Eastwooden 'Golpe de efecto' filma, gaur gauean, 'LND' saioan

A.H. | EITB

Horrez gain, Leonardo DiCaprioren inguruko erreportajea eskainiko du programak, eta El renacido pelikularen grabaketaren hainbat datu emango ditu.

'La Noche de...' saioak Golpe de efecto filma eskainiko du aste honetan. Filmak Clint Eastwood du protagonista, eskarmentu handiko beisbol begirale baten paperean. Ikusmena galtzen hasia dela eta, Atlantara joango da alabarekin, talentu handiko kirolari gazte bat behatzera. Robert Lorenzek, Clint Eastwooden ohiko zuzendari laguntzaileak, zuzentzen du filma. Felix Linaresek filmaren grabaketa eta aktore zerrendaren inguruko datu guztiak emango ditu pelikularen emanaldiaren aurretik.

Bestalde, Leonardo DiCaprioren inguruko erreportajea eskainiko du astearteko saioak. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinegilearen El renacido pelikulan egindako lanarengatik aktore onenaren Oscar sarirako izendapena lortu du DiCapriok, eta pelikularen grabazioan aktoreak hartz batekin izandako arazoak argituko ditu. 'LND'k, gainera, martxan jarri du bere urteroko Oscar sarien kiniela, eta parte-hartzaile guztien artean bi pertsonentzako afaria zozketatuko du Bilboko Zortziko jatetxean.

Horrez gain, Hollywoodeko aktore eta zinegile jasanezinenen berri emango du También son humanos atalak. Eta amaitzeko, CSI: Hollywood erreportajeak gaur egun arrakasta handia duen aktore baten aita zen umoregile baten heriotza misteriotsua ikertuko du.

'La Noche de… Golpe de efecto' astearte honetan emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.

ETB2n.