Itxi

telebista

22:30, ETB2n eta eitb.eus-en

Larrea eta kolaboratzaile berriak, gaur gauean, 'El Conquis' debatean

Abentura utzi duen azken lehiakidea, Larrea, izango da debateko protagonista. Halaber, Eneko Van Horenbeke eta Nakor Markez ere han izango dira eta saioan ikusi gabeko irudi berriak eskainiko dituzte.

Olatzen aurkako lehia galdu eta abentura utzi ondoren, 'El Conquis' debateko protagonista izango da Maialen Larrea gaur gauean. Abentura bukatzean izan zuen egoera fisiko negargarria zela eta, mediku taldea oso kezkatuta izan zuen Larreak Kolonbiako lurrak atzean utzi zituen arte. 'El Conquistador del Amazonas' abentura bukatuta egin zituen lehen adierazpenak, Gotzon Mantulizen eskutik. Halaber, lehiatik kanpo hartutako lehen dutxa ere ikusiko dugu eta baita gaueko ordu txikitan bikotekideari egindako telefono deia ere. Larrea bera den modukoa izan zen elkarrizketa hura: dibertigarria eta bat-batekoa.

Bestetik, kolaboratzaile berriak izango dira aste honetako debatean, besteak beste, abentura irabazi duten bi lehiakide, Eneko Van Horenbeke eta Nakor Markez. Halaber, 'Safari Wazungu' ETB2ko saioko Yong Li 'euskal txinatarra' eta Arantza Garces lehiakideek Amazonian bizirauteko bidean, lehiakideek izaten dituzte zorigaiztoko egoerak hobeto ulertzen lagunduko digute. Azkenik, platoan bertan izango dira baita ere Isa Landa, Amaia Puertas, David Seco eta Gotzon Mantuliz.

Igor, Cesar eta Txapela lehiakideen inguruko irudi berriak

Hori guztia gutxi balitz, aurretik saioan ikusi gabeko irudi berriak izango ditugu ikusgai 'El Conquis' debatean, datorren asteko aurrerapenak, eta beste hainbat eduki. Gaur, gainera, hainbat lehiakide izango dira irudi berri horien protagonistak; Igor, Peio Ruiz Cabestany kapitainari aurre egingo baitio aizkoren joko gorabeheratsuaren ondoren; Cesar, Anakonden taldera ondo egokitu barik baitago; eta Txapela, bere onetik aterako baita kanpamentu gorrian.

Astero legez, asteko tuit onena sarituko da eta Ternua markako produktuak nork irabazi dituen ere jakingo dugu, webean egindako galderari erantzunez (Zikin jokatu zuen Igorrek immunitate jokoan?), lehiaketan parte hartu duten erabiltzaileen artean.

'El Conquis', Patxi Alonsok aurkeztuta, gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

g>-en.