Itxi

telebista

Asteazkenetan

‘El Conquis’ saioko debatean ‘tuit’ onena egiteko lehiaketa, abian!

Saioko esaldi, irudi edo aipamenak oinarri hartuta, debate bakoitzeko tuit dibertigarrienak egiteko lehiaketa da 'ConquistaMeMe'. Sortu tuit bat eta lortu saioko lantaldea erakartzea!

El Conquisdebateak saioko irudi berriak eta iritzi-emaileen zein lehiakideen senitartekoen ikuspuntua ezagutzeko aukera eskaintzen digu astero, asteazkenetan. Horretaz guztiaz gain, baina, aurten beste ukitu interesgarri bat izango dugu debatean.

Saioko esaldi, irudi edo aipamenak oinarri hartuta, debate bakoitzeko tuit dibertigarrienak egiteko lehiaketa izango dugu aurten, 'ConquistaMeMe' izenekoa.

Sare sozialetan erabiltzaileen arreta pizten duten edukiak dira ‘meme’ak, gai interesgarria jorratzen dutelako, originalak direlako edo, beste barik, barregarriak direlako, partekatu eta komentatu egiten dituzte erabiltzaileek.

Ohikoa da umorea erabiltzea, eta 'meme' askotan agertu den pertsonaia da, esaterako, Julio Iglesias, atzamarra aurrera begira jarrita duela eta ‘…y lo sabes’ esaldiarekin. Aukeretako bat baino ez da hori; sortu zurea eta saioko lantaldearen gustuko izan dadila!

Asteazkenero jakinaraziko da zein izan den aurreko asteko tuit onena, ‘El Conquisdebatean, 22:15etik aurrera, ETB2n.

/p>