telebista
22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en
Alex Salmondi elkarrizketa, gaur gauean, 'Minuto a Minuto' saioan
EITB
Bestalde, Espainiako egoera politikoari eta Moncloarako lasterketari begira jarriko da saioa.
-
Alex Salmond
Euskadira iritsi baino ordu batzuk lehenago, Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohia Juan Carlos Etxeberriarekin arituko da gaurko 'Minuto a Minuto' saioan. Bestalde, Espainiako egoera politikoari begira jarriko da saioa, oraindik alderdien arteko akordiorik lortu ez delako.
Platoan, Natalia Rojo eta Nagua Alba PSE-EE eta Podemos alderdietako ordezkariak, hurrenez hurren, jarriko dira aurrez aurre, eta bi alderdien arteko ezkerreko gobernu bat eratzeko dauden desadostasunak azalduko dituzte.
Asier Sanchez, bestalde, PSE-EEk betidanik indar handia izan duen Ezkerraldeko herri batean izango da. Azken hauteskundeetan, ordea, Podemosek lidergoa kendu dio. Kazetariak bertako jendearekin hitz egingo du, alderdi baten eta bestearen jarraitzaileekin, botoetan horrelako aldaketa bat egoteko arrazoien bila.
Horrez gain, Alberto Ayala ('El Correo') eta Jurdan Arretxe ('Noticias de Gipuzkoa') kazetariak, Garbiñe Biurrun epailea, Antonio Elorza Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakaslea (Pablo Iglesiasen irakasle izandakoa), eta Igor Ahedo UPV/EHUko irakaslea izango dira saioan solaskide.
'Minuto a Minuto' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
us-en.