Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Euroliga eta Binakako Pilota Txapelketa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Bartzelona Lassa-Laboral Kutxa, lehendabizi, eta Bengoetxea VI-Untoria / Victor-Beroiz, ondoren, izango dira ikusgai.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute Laboral Kutxak Bartzelona Lassaren aurka jokatuko duen Euroligako norgehiagoka gaur iluntzean. Etxetik kanpora arituko dira gasteiztarrak Top 16ko bosgarren jardunaldian. Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek egingo dute kontakizuna, 21:00etatik aurrera.

Saskibaloia amaitutakoan, 22:45 aldera, Bilboko Bizkaia pilotalekuko jaialdia izango da ikusgai. Lehendabizi, Binakako Txapelketako partida eskainiko da: Bengoetxea VI-Untoria / Victor-Beroiz. Ondoren, J. Retegi-Urruzola eta Mendizabal III-Cecilio artekoa. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango ditugu berriemaile.

berriemaile.