telebista
22:30ean
Aitziber eta Boliki amore ematear izango dira, gaur, 'El Conquis'en
Gaurko saioan, jaguarren taldeko bi lehiakide hauen erresistentzia proban jarriko dute kanpamentu txiroko baldintza gogorrek.
Boliki eta Aitziber karisma handiko kideak dira jaguarren taldean, baina amore ematear daude. Kanpamentu txiroko gauak oso txarrak izaten ari dira, indar barik geratzen hasi dira, eta euren animoak ere maldan behera doaz. Irteera bakarra dute gorriek: immunitate jokoa irabaztea. Horreratarako, talde bakoitzeko bi lehiakidek zuhaitz erraldoi batera igo beharko dute jumarrak erabiliz, eta oihanaren erdian euren orientazioa erabili beharko dute. Taldeko indartsuenak bidaltzearen aldekoak izango dira Artzai eta Txapela. Aitziberrek, aldiz, ez du berdin pentsatuko, eta erabakia oso garrantzitsua izango da astelehenean gertatuko dena ulertzeko.
Anakondek eta pirañek ere euren taldeetako arazoei egin beharko diete aurre. César eta Igor izango dira berriro protagonistak euren kanpamentuetan. Juanmak ere bere momentua izango du anakonden taldean; izan ere, bere taldekideen gosea asetzeko balioko duen animalia bat harrapatuko du. Zer izango ote da? Orain, ehizaki hori prestatzeko sua egitea besterik ez zaie faltako. Lortuko al dute?
"El Conquistador del Amazonas" astelehenero izaten da ikusgai, 'Eguraldia' tartearen ostean, 22:30 aldera, ETB2n eta eitb.eus-en.