Itxi

telebista

Zuzenean

Futbola, pilota eta txirrindularitza, eguerditik aurrera, ETBn

A.A. | EiTB

Emakumeen Ligako Athletic-Levante, Binakako Txapelketako Victor-Beroiz / Artola-Albisu eta Valentziako Itzuliko azken etapa, izango dira ikusgai.

Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango dira igande honetan Euskal Telebistan eta eitb.eus-en: Emakumeen Ligako Athletic-Levante partida eta Binakako Txapelketako Victor-Beroiz / Artola-Albisu ETB1en, eta Valentziako Erkidegoko Itzuliko 5. etapa ETB4n. Herri kirolak eta saskibaloia ere eskainiko dira.

Txirrindularitza emankizuna 11:45ean hasiko da. Valentzian hasi eta amaituko den azken etaparen berri emango dute Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok.

'Oreka' saioaren barruan, 12:00etan, emakumeen kirolari egingo diote tartea. Lehendabizi futbola izango da ikusgai zuzenean: Emakumeen Ligako Athletic-Levante partidaren kontakizuna egingo dute Naxari Altunak, Larraitz Lukasek eta Sara Gandarak. Futbolaren atsedenaldian, 12:45ean, bezperan jokatutako saskibaloiko Erregina Kopako IDK Gipuzkoa-Conquero Huelva Wagen finalaurrekoaren laburpena egingo du Asier Arangurenek.

Ohi denez, 17:00etan hasiko da 'ETB Kantxa' saioa. Tafallako jaialdiaren berri emango dute Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak. Bi partida jokatuko dira: atarikoan, Gorka-Cecilio eta Mendizabal III-Tolosa izango dira aurrez; txapelketakoan, berriz, Victor-Beroiz eta Artola-Albisu.

Bestalde, birritan zabalduko du ETB1ek herri kirolen tartean, bi aizkolari lehia eskaintzeko: goizeko 11:00etan, Munduko Azkartasun Txapelketako 2. kanporaketa; eta 16:00etan, Binakako Eusko Label sariko O Toole-Vicente / Larretxea-Azurmendi lehia. Iñigo Aiestaran izango da esataria goizean eta Ibon Gaztañazpi arratsaldean. Bietan, Joxe Etxebeste izango dute lagun.

ngo dute lagun.

ngo dute lagun.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista