Itxi

telebista

22:3oetik aurrera

David de Jorge, gaur, 'Todos los apellidos vascos' saioan

A.H. | EITB

Gerra Zibilean, Irungo bonbardaketan eta karlismoan barrena murgilduko da ETB1eko saioa, sukaldari ezagunaren arbasoen istorioa ezagutzeko.

'Todos los apellidos vascos' saioak David de Jorge sukaldariaren arbasoen istorioak ezagutuko ditu gaur -igandea-, eta, besteak beste, egun-eguneko politikari ospetsu batekin duen harremanaren berri jasoko du.

Irungo Udal Artxibora joango da aste honetako saioa, Gabriel Eceizabarrena David de Jorgeren aitonaren istorioaren datuak ikertzeko. Irungo mediku ezaguna izan zen, baita herriko alkatea ere.

Sukaldariaren familiako istorioen bidez, gainera, historian atzera egingo du ikus-entzuleak, eta Gerra Zibila, Irungo bonbardaketa eta karlismoaren garaian murgilduko da. Euskal gizartean ideologia kontserbadore hau defendatu zutenen inguruan ere arituko dira. David de Jorgeren arbasoak erreketeak ziren, eta 'Todos los Apellidos Vascos' saioak euskal gizarteko beste pertsonaia ezagun batzuen arbasoak ere erreketak izan zirela azalduko du.

Alor pertsonalean, pisua galtzeko erronkaz arituko da David de Jorge, Eli emazteagatik sentitzen duen maitasunaz, familiaz eta sukaldaritzan dituen erreferenteez, eta abar.

'Todos los apellidos vascos' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.

ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista