Itxi

telebista

22:00etan, ETB1en

'Ez izan beldurrik' filmaren estreinaldia, gaur, 'Zinez' saioan

I.A. | eitb.eus

Haurtzaroan sexu abusuak jasandako gazte bat du protagonista Montxo Armendariz nafarrak zuzendutako filmak.

0:22

Ez izan beldurrik (No tengas miedo) filma gaur izango da ikusgai lehen aldiz telebistan, "Zinez" saioan. ETB1en emango dute Montxo Armendarizen pelikula, 22:00etan.

Michelle Jenner aktoreak gorpuztu du pertsonaia nagusia: Silvia. Haurtzaroan abusuak jasan ostean, horrek utzitako arrastoei aurre egingo die 25 urterekin. Belen Rueda eta Lluis Homar aktoreak dira Silviaren gurasoak film honetan. Horiekin batera, Rubén Ochandiano, Javier Pereira eta Elvira Mínguez aktoreak ere aritu dira. Iranzu Erro, Ainhoa Quintana, Irene Cervantes eta Maider Salas osatzen dute bertan parte hartzen duten aktoreen zerrenda.