telebista
Gaur
Nicolas Cage protagonista duen 'Señales de futuro' filma, 'LND' saioan
A.A. | EiTB
Oscar sarietarako izendatuta dagoen Sylvester Stallone aktoreaz ere arituko dira pelikula eman aurretik.
Señales de futuro intrigazko filma eskainiko du gaur gauean 'La Noche de...' saioak. Etorkizuneko iragarpenei buruzko pelikula Alex Proyasek zuzendu zuen, eta Nicolas Cage eta Rose Byrne ditu protagonista.
Emanaldiaren aurretik, ohi denez, zinema munduko hainbat kontu ekarriko dizkigu Felix Linaresek. Aste honetan, Sylvester Stallone hartuko du protagonista La Cuadrilla de los Oscar atalean, bigarren mailako aktore onenaren Oscar sarirako izendatu baitute Creed filmean egindako lanarengatik.
Horrez gain, John Travoltaren bizitzan garrantzi handia izan zuen maitasun istorio bati buruz eta duela 40 urte Hollywooden gertatutako hilketa misteriotsu bati buruz mintzatuko zaigu Felix Linares.
'LND... Señales de futuro' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.
TB2n.