Itxi

telebista

11:45ean, ETB2n

Noos kasuaren inguruko datu guztiak, gaur eguerdian, 'En Jake'n

A.H. | EITB

Pujol kasua ere gertutik aztertuko dute, eta Podemos-Ahal Dugu alderdiak Euskadin egingo dituen barne hauteskundeen inguruan ere arituko dira.

Gaur 'En Jake' saioak zuzeneko konexioak egingo ditu Noos kasuaren inguruko datu guztiak jasotzeko, eta horrez gain, Pujol kasuaren azken ordukoaren berri emango du, Jordi Pujol eta Marta Ferrusola senar-emazteek Auzitegi Nazionalean deklaratu behar duten egunean.

Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioak eta euskal alderdiek negoziazio horietan duten zeresana ere aztergai izango dute Xabier Lapitzek gidatzen duen saioan.

Horrez gain, Podemos-Ahal Dugu alderdiak Euskadin egin dituen barne hauteskundeen inguruan galdetuko die alderdiko euskal ordezkariei.

Solasaldirako mahaian, Eider Hurtado, Braulio Gomez, Andoni Rojo eta Natalia Rojo egongo dira.

'En Jake', astelehenetik ostiralera, 11:45etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

us-en.