Itxi

telebista

00:10ean

Pisu astuneko borrokaldi bikaina, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H. | EITB

Klara Svensson eta Marie Rieder emakumeen arteko Mundu Txapelketako borrokaldia eskainiko dute.

  • boxeo izarrak

Gaur gauean, britainiarren arteko norgehiagoka ikusgarria eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Anthony Joshua eta Dillian Whyte izango dira protagonistak. Joshuak urrezko domina eskuratu zuen Londresko Olinpiar Jokoetan, eta zenbaki hauek lortu ditu profesional mailan: 14 neurketa egin ditu, eta denak irabazi ditu, K.O. bidez. Whytek ere zenbaki onak ditu: 16 norgehiagoka egin ditu eta ez du bat bera ere galdu.

Saioaren bigarren atalean, emakumeen arteko Munduko Txapelketa bat izango da ikusgai: Klara Svensson suediarra eta Marie Rieder alemaniarra, aurrez aurre.

'Boxeo Izarrak' saioa gauean izango da ikusgai, 00:10etik aurrera, ETB1en.