Itxi

telebista

11:45ean

Rajoyren eta Sanchezen arteko bilera, gaur, 'En Jake' saioan

A.H. | EITB

Horrez gain, Noos auziko azken ordukoa, Pujolen epaiketa eta Rita Barberaren egoera izango dituzte hizpide, beste gai batzuen artean.

Gaurkotasuneko hainbat gai landuko ditu gaur eguerdian Xabier Lapitzek aurkezten duen 'En Jake' saioak: Euskal Gizarte Segurantzaren inguruan EAJk egin duen proposamenari emandako lehenengo erantzunak, Rajoyren eta Sanchezen artean izango den bilera, Noos auziaren azken ordukoa, Rita Barberaren egoera eta Jordi Pujolen semearen azken adierazpenak.

Horrez gain, Sortuk bere biltzarra aurreratzeko egindako iragarkiaz ere hitz egingo da saioan. Xabier Lapitzekin batera, Iñaki Gonzalez, Neskutz Rodríguez, Andoni Unzalu eta Josean Izarra izango dira solaskide.

'En Jake' astelehenetik ostiralera dago ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n.