Itxi

telebista

Ikerketa

Boris Izaguirreren 'Todos Los Apellidos Vascos', 22:30ean, ETB2n

A.H. | EITB

Bere arbasoek Venezuelako historian izan zuten paper garrantzitsuaren berri izango du aurkezle venezuelarrak.

'Todos Los Apellidos Vascos' saioko lantaldeak ikerketa tresna guztiak martxan jarriko ditu gaur, Boris Izaguirreren arbaso euskaldunen bila. Nor izan zen Euskal Herria utzi eta Venezuelara joan zen lehen Izaguirre hori? Zergatik eta noiz egin zuen bidaia?

Borisek emandako datuei esker, saioko lantaldeak hainbat hipotesi izango ditu eskuartean eta jarraituko dituzten aztarnek bide ezberdinetatik eramango dituzte: Boris itsasontzi handi bateko kapitainaren ondorengoa izan zitekeen, edo esklabo batena. Bietako zein izango da bere arbasoa? Bestalde, bere familiak Venezuelako historian jokatu zuen paper garrantzitsuaren berri jakitean harritu egingo da.

Horrez gain, txikitan bizi izan zuen giro artistiko eta intelektualaren inguruan mintzatuko dira Boris eta Olga Zabalgogeaskoa, bere bikoteaz, familiaz eta lanaz ere bai, eta bere lagunik ezagunenekin ere izango dira.

Euskadiren eta Venezuelaren arteko harreman historikoari ere erreparatuko dio saioak. Bertako bizilagunek, nahiz eta urrun egon, euren nortasun euskalduna sendo mantentzen dutela erakutsiko du.

'Todos Los Apellidos Vascos' gaur emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB2n.