Itxi

telebista

21:50ean

Nafarroako Trikiti Jaialdia, gaur gauean, ETB1en

A.A. | EiTB

Urtarrilaren 16an Lesakan grabatutako emanaldia izango da ikusgai.

0:19

Lesakan ospatutako Nafarroako Trikiti Jaialdia eskainiko du ETB1ek, gaur, 21:50ean, 'Oholtzan' saioaren barruan. Nafarroako Trikitilari Elkarteak eta Lesakako taldeak antolatuta, ekitaldia iragan urtarrilaren 16an egin zen Lesakako Harriondoa kultur etxeko auditorioan.

Zazpi bikotek hartu zuten parte jaialdian: Iñaki Mendinueta eta Irune Agirre; Kristina eta Amaia; Epelde eta Lutxurdio; Agus Barandiaran (Korrontzi) eta Xabier Berasaluze (Leturia); Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza; Jon Ostolaza eta Arno; eta Gari eta Iñaki.

Ekitaldian, Lesakan soinua eta panderoa jotzen erakusten aritu diren irakasleak omendu zituzten: Marisol Otxoteko, Laura Apeztegia eta Jone eta Estitxu Elgorriaga ahizpak.