Itxi

telebista

22:15ean

Larrialdi zerbitzuen lana ikusgai, gaur, 'Objetivo Euskadi'n

A.H. | EITB

SOS Deiak larrialdiak koordinatzeko gunearen funtzionamendua aztertuko du saioak, sistema osatzen duten protagonistekin hitz eginez.

Aurten 25 urte bete dira 112 larrialdietarako zenbakiaren sorrera eta homologazioa egin zenetik. Urtemugaren harira, 'Objetivo Euskadi' saioak larrialdi zerbitzuetan aritzen diren profesionalen lana ezagutzera emango du gaur -larunbata-.

Suteak, errepideak, istripuak, osasun larrialdiak, itsaso eta mendian erreskateak, gertakari meteorologikoak, hondamendi naturalak... Hamaika dira bizi izan ditzakegun larrialdi egoerak, eta guztietan 112 SOS Deiak larrialdietarako zenbakira jotzen dugu laguntza eske. Urtero, 112 zenbakiak milioi bat dei hartzen ditu eta ia 200.000 larrialdi erantzuten ditu. Baina nola funtzionatzen du larrialdiak erantzuteko sistema honek? Non burutzen da operazio guztien zuzendaritza eta koordinazioa? Zeintzuk dira larrialdi nagusienak? Nola kudeatzen dira? Zein teknologia eta baliabide dituzte? Nola lan egiten da tokian bertan larrialdi ezberdinetan?

Galdera guzti horiek erantzuteko, sistema guzti hau martxan jartzen duen lantaldearekin izango da saioa. Besteak beste, Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritza Segurtasun sailburua, Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordea, Pedro Anitua Larrialdietako zuzendaria, SOS Deiak taldeko medikuak eta langileak, suhiltzaileak, udaltzaingoak, ertzainak eta mendi erreskateko taldea.

'Objetivo Euskadi' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.

>n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista