telebista
22:00etan
'Umezurtzak' filma, gaur gauean, 'Zinez' saioan
J.B.
Ernesto del Rio du zuzendari, Joseba Apaolaza eta Itziar Atienza aktore nagusi, eta 22:00etatik aurrera izango da ikusgai, ETB1en.
ETB1ek Umezurtzak filma eskainiko du gaur gauean, 22:00etan. Terrorismoaren amaieraren ostean Euskal Herrian girotutako lehen fikziozko lana da.
Ernesto del Rio bilbotarrak zuzendutako lanak bi neraberen arteko amodio istorioa kontatzen du. Harreman horren ondorioz, ETAko preso ohi batek eta biktima baten alabak topo egingo dute.
Euskaraz filmatutako lan honek Itziar Atienza, Patxo Telleria, Carmen San Esteban eta Joseba Apaolaza aktoreak ditu protagonista, eta Jurgen Murua eta Amaia Iraundegi 18 urteko aktore berriek ere parte hartu dute bertan.
Umezurtzak filma gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en.
width="505" />