Itxi

telebista

''El Conquis''en 6. atala

Gogor jo dituzte pirañak: Naiak, Aitorrek eta Olatzek saioa utzi dute

Naia eta Aitor piraña taldeko kideek tronkoala jokoan min hartuta utzi dute saioa. Olatzek, aldiz, saioa uztea erabaki du.

Asteleheneko atala "El Conquistador" saioaren azken urteetako onenetakoa izan da. Tronkoala jokoaren lokatz arteko borroka gaizki bukatu da. Hona hemen kaltetuen balantzea: Naia eta Aitor piraña taldeko kideek saioa utzi dute zaurituta, eta Riki eta Peio ere min hartuta daude, kolpeen ondorioz; talde berdean, aldiz, Martintxo eta Cesar dira kaltetuenak; venezuelarrari beso-euskarria jarri diote. Itxuraz Naiaren lesioa da larriena: Patxi Salinasen kolpe bat jaso zuen zenbait minutuz elkarren kontra indar egin ostean. Hasieran lesio zerbikala izan zuela bazirudien ere, giharretako mina baino ez zuela jakin genuen amaieran. "Borroka" horren ondorioz, anakondak zigortu egin zituzten, eta pirañek ez zuten duelurik egin. Patxi minduta sentitu zen, bere kiroltasuna zalantzan jarri zutela uste baitzuen, baina bere kideek esan zioten zorte txarraren ondorioa izan zela gertatutakoa.

Orain talde urdinaren egoera latza da; sarraskiak adorerik gabe utzi du Peioren taldea. Izan ere, kapitaina bere taldekideen kemena gutxitzen ari da, lehiaketa uzteko animatuz eta alde egiteko mehatxu eginez. Pirañek pizgarri bat behar dute, edo bestela Sofi bezain adoretsuak izan behar dira. Olatzen kasua bestelakoa da: gaztetasunaren ondorioz esperientzia falta duelako egin du alde Amazonasetik. Gainera, taldea kanpamentu aberatsaren erosotasunez gozatzen ari zela utzi du Olatzek abentura. Amazonasek Olatz garaitu du, Aintzanerekin, Bolikirekin eta Aitziberrekin egin zuen bezala.

Esan bezala, immunitate jokoa borroka gogorra eta malkartsua izan zen. Anakondek pirañei irabazi zioten. Berdeen lehen garaipena Leku eta Artzai aukeratzea izan zen. Hernaniarra koloso bat izan zen lokatzean: 300 pelikularen sekuentzia bat zirudien. Txapela talde urdinera joan zen, baina ezin izan zuen ezer egin pirañen porrota ekiditeko. Igorren indarra eta Sofiren eta Migoren duintasuna ez ziren nahikoak izan garaipena lortzeko. Lesioak talde gaztearen egun beltzenaren errematea izan ziren.

Zer gertatuko da aurrerantzean? Laster ikusiko dugu, "El Conquistador del Amazonas"en 7. atalean. Oraingoz, aurtengo atalik sutsueneko irudi berriak ikusiko ditugu asteazkenean "El Conquis" debatean.

" debatean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista saioak