Itxi

telebista

Ostiralean, 22:15ean

'Un ciudadano ejemplar' pelikula, ostiral honetan, ETB2n

F. Gary Gray zuzendariak egindako thriller estatubatuarra da, Gerard Buttler aktore ezagunak, Jamie Foxx eta Colm Meaney aktoreak protagonizatutakoa.

Euskal Telebistako bigarren kateak, otsailaren 19an, Un ciudadano ejemplar (Law Abiding Citizen) pelikula emango du. F. Gary Gray zuzendariak egindako thriller estatubatuarra dugu honako hau, eta Gerard Buttler, Jamie Foxx eta Colm Meaney aktoreak ditu protagonista.

Clyde Shelton (Gerard Butler) protagonistak bere emaztea eta alaba galdu zituen duela hamar urte euren etxean gertatutako erailketaren ondorioz. Kasua fiskaltzaren esku geratuko da, Nick Rice (Jamie Foxx) izeneko arduradunaren pean. Gertakariaren ostean, errudunek aske geratzea lortuko dute hitzarmen legal bat dela medio.

Nickek errudunetako bati hitzarmen bat egiteko proposatuko dio, hein horretan, kidearen kontrako aitortza eginez zigorra laburtzea lortzeko. Albiste bidegabearen aurrean, Clydek mendekua hasiko du hiltzaileen eta gertakaria posible egin dutenen kontra.

Un ciudadano ejemplar ostiralean emango da 22:15etan ETB2n.