Itxi

telebista

Gaur

Irunen jokatuko diren txapelketetako partidak, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Promozioko partida izango da ikusgai lehendabizi eta Binakakoa ondoren.

Irungo Uranzu pilotalekuko jaialdia eskainiko du 'ETB Kantxa' saioak gaur gaueko hamarretatik aurrera. Bi partida jokatuko dira bertan: Mendizabal III-Erostarbe / Arteaga II-Imaz, Promozio Txapelketako 2. jardunaldiko partida, lehendabizi; eta Retegi Bi-Merino II / Ezkurdia-Barriola, Binakako Txapelketako 12. jardunaldikoa, ondoren.

Emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da, Xabier Euzkitzeren, Joxan Tolosaren eta Xabier Anduezaren kontakizunarekin.