Itxi

telebista

15:00ean

Andoni Urzelairen azkeneko lana hizpide, arratsaldean, 'Sautrela'n

A.H. | EITB

Erreportajean Xabier Leteren ondare literarioa aztertuko du saioak.

1:49

Aste honetako 'Sautrela' saioan Andoni Urzelai elkarrizketatuko dute. Bere azken lana, Karanbola toxikoak, izango dute hizpide. Hamazazpi kontakizunez osatutako liburua den arren, pertsonaiak batean zein bestean errepikatzeak, nobelaren gisako batasuna ematen dio liburuari. Besteak beste, kultura ereduari egindako kritikekin eta pertsonaien barne-gatazkak agerian utzita osatu du Urzelaik liburua.

Erreportajean, Xabier Leteri begira jarriko dira. Badira bost urte pasatxo gure olerkari eta kantari kuttunetakoa zendu zela. Geroztik mito bilakaturik, nola izango da oroitua haren ondare literarioa? Etorkizunera begira jarrita, Leteren lana atxikitzeko beharraz solastatuko dira Lourdes Otaegi irakaslearen eta Inazio Mujika idazlearekin.

Juan Luis Zabalak Amaia Lasaren Hitz nahastuak poema liburua gogoratuko du. 1977an argitaratutako liburu honek hainbat mugarri ezarri zituen. Batetik, Lasak berak bakarrik idatziko lehendabiziko liburua da, aurreko lanen idazketa senarrarekin partekatu baitzuen. Bestetik, Koldo Izagirrek noizbait esan duen bezala: "Amaia Lasa heldu arte, emakumeak ez zeukan leku propiorik gure literaturan […] Bera da gure literaturaren lehen emakumea, berak dakarrelako lehenengoz emakumea gure letretara".

'Sautrela' gaur emitituko da, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista