Itxi

telebista

Zuzenean

Futbola, pala eta pilota, 16:00etatik aurrera, ETBn eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Real Sociedad B-Amorebieta, Fusto-Gaubeka eta Olaizola II-Urrutikoetxea / Artola-Albisu partidak izango dira ikusgai.

Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango dira ikusgai gaur ETBn eta eitb.eus-en: Bigarren B Mailako partida, Munduko Pala Txapelketako finala eta Iruñeko pilota jaialdia.

Real Sociedad B-Amorebieta neurketa 16:00etatik aurrera jarraitu ahal izango da ETB1en, Naxari Altunaren, Juanan Larrañagaren eta Eritz Hernandezen kontakizunarekin.

ETB4n, 17:00etan, Munduko Pala Txapelketako finala eskainiko da Bilbotik zuzenean: Fusto-Gaubeka. Iñigo Aiestaran eta Mikel Aierbe izango dira esatariak.

Pilota ETB1en izango da ikusgai, 18:00etatik aurrera. Bi partida emango dira: Arretxe-Aretxabaleta / Elezkano II-Apraiz eta Binakako Txapelketako Olaizola II-Urrutikoetxea / Artola-Albisu. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira komentaristak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista