telebista
Zuzenean
Real Sociedad-Collerense eta pilota, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A. | EiTB
Horrez gain, pala, belar gaineko hockeya eta herri kirolak ere eskainiko dira.
Futbola eta pilota izango dira kirol hitzordu nagusiak igande honetan ETB1en eta eitb.eus-en.
Emakumeen Ligako Real Sociedad-Collerense 'Oreka' saioaren barruan izango da ikusgai, 12:00etan. Naxari Altunak, Larraitz Lukasek eta Sara Gandarak egingo dute kontakizuna.
Pilota emankizuna 17:00etan hasiko da, ohi denez. Aste honetan, Eibarko Astelenako jaialdia emango da. Bertan, hiru partida jokatuko dira: Xala-Martija / Jaunarena-Cecilio, Bengoetxea VI-Untoria / Irujo-Rezusta (txapelketakoa) eta Gorka-Urruzola / Elordi-Irusta. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Xabier Andueza izango dira esatariak.
Belar gaineko hockeyak eta herri kirolek osatuko dute ETB1eko kirol eskaintza. 12:45ean, futbolaren atsedenaldian, Ohorezko Ligako Real Sociedad-Jolaseta norgehiagokaren laburpena egingo du Gerardo Puentek. 16:00etan, Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek Aizkolarien Munduko Azkartasun Txapelketako finalaren berri emango dute.
Bestalde, ETB4n, 12:00etan, Munduko Pala Txapelketako ¾ posturako partida izango da ikusgai: Ibargarai-Ibai Perez. Iñigo Aiestaranek eta Mikel Aierbek egingo dute kontakizuna.
te kontakizuna.