Itxi

telebista

11:45ean

Podemos alderdiko Ramon Espinar, gaur eguerdian, 'En Jake' saioan

A.E.|EiTB

Rosa Martinez, Jon Urresti, Ricardo Crespo eta Jon Iñarritu bilduko dira mahaiaren inguruan, aktualitateaz aritzeko.

Gaur, ETB2ko 'En Jake' saioan, Xabier Lapitzek Podemos alderdiko Ramon Espinar elkarrizketatuko du. Espinar senataria da, eta diputatua Madrilgo Asanblean, eta bere alderdia PSOE eta Izquierda Unidarekin egiten ari den negoziazioei buruz arituko da. Halaber, Esperanza Aguirreren dimisioa eta Punica auzia izango ditu hizpide.

Aktualitateari ere erreparatuko dio 'En Jake' saioak, ETAk Fernando Buesa hil zuenetik 16 urte bete diren honetan. Astelehenean, Rosa Martinez, Jon Urresti, Ricardo Crespo eta Jon Iñarritu egongo dira solasaldirako mahaian.

'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:45ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.