telebista
16:20etatik aurrera
'Loca obsesión' eta 'Soñé con África' pelikulak, arratsaldean, ETB2n
e
Sandra Bullock eta Bradley Cooper aktoreek dira 'Loca obsesión' komediako protagonistak; eta Kim Basinger eta Vincent Perez hartzen dute parte 'Soñé con África' filmean.
Euskal Telebistako bigarren kateak Loca obsesión (All About Steve) pelikula emango du gaur. Phil Traill estatubatuarrak zuzendatuko komedia erromantiko honetan, Sandra Bullock, Bradley Cooper eta Thomas Haden Church aktore ezagunek parte hartzen dute.
Mary Horowitz (Sandra Bullock), emakume inteligente eta bitxia, Steve (Bradley Cooper) albistegietako kamara ezagutzeko hitzordua du. Horren ostean, Maryk bere bizitzako amodioa ezagutu berri duen sentsazioa dauka, eta Steve Estatu Batuetatik jarraitzen hasten da. Stevek, ostera, kontrako sentsazioa izan du berarekin elkartutakoan, eta bere lanean sartuta, ez ikusiarena egiten du. Istoriak aldaketa bat izango du Hartman Hughes (Thomas Haden Church), Steven zuzendaria euren bidean gurutzatutakoan.
Loca obsesión gaur -larunbata- izango da ikusgai, 16:20etan, ETB2n.
Zine abentura: Soñé con África
Errenkadan, arratsaldeko 17:45ean, ETB2k Soñé con África (I Dreamed of Africa) emango du. Abenturaz jositako drama hau Hugh Hudsonek zuzendutakoa da, eta Kim Basinger, Vincent Perez eta Eva Marie Saint aktoreek parte hartzen dute.
Auto istripu bat dela eta, Kuki eta Paoloren arteko harremana estutuz doa. Horren erakusle, ezkontzeko eskatzen diote elkarri, eta semearekin Afrikarako bidai bat burutzen dute animalientzako natura-erreserba egiteko helburuarekin. Keniako bizimodua ekaitz eta animalien mundua tartean, ez zaie batera erraza egingo.