Itxi

telebista

21:45ean

Lurra dantza taldearen 50. urtemugako jaialdia, gauean, ETB1en

A.A. | EiTB

Pasa den urrian Urretxuko Iparragirre plazan egindako ekitaldia izango da ikusgai 'Oholtzan' saioaren barruan.

0:16

'Oholtzan' saioak Urretxuko Lurra dantza taldearen 50. urtemugako jaialdia eskainiko du gaur. Joan den urrian Iparragirre plazan egindako ekitaldia izango da ikusgai ETB1en, 21:45ean.

Lurrako egungo dantzari txiki zein helduekin batera, dantzari ohiek hartu zuten parte urtemuga ekitaldian. Eurekin batera aritu ziren urte hauetan guztietan Lurrarekin elkarlanean aritutako dantza taldeetako ordezkariak, hainbat musikari, Goiargi abesbatza eta Lekaio erraldoi konpartsa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista