Itxi

telebista

22:15ean

Lehenengo jaunartzeaz, gaur, 'El Retro Visor' saioan

A.H. | EITB

Momentu berezi horren aurreko prestaketa lanak eta orduko erlijio sinesmenak aztertuko dituzte saioko protagonistek.

'El Retro Visor' saioaren protagonistak denboran bidaiatuko dira euren haurtzaroan bizitako momentu berezi bat gogoratzeko: lehenengo jaunartzea. Garai haietan, erlijioak garrantzia handia zuen eta familiak gogor ahalegintzen ziren euren haurrek merezitako eliza katolikoaren sakramentua jaso zezaten.

Jose Luis Korta eta Olga Zabalgogeaskoa, Jabo Irureta eta Maribel Salas, Jon Uriarte eta Paloma Zorrilla, Eduardo Iturralde eta Angelita Alfaro, eta Gorka Aginagalde eta Arantza Furundarena dira 'El Retro Visor' saioko protagonistek. Guztiek ondo gogoratzen dute egun seinalatu hura eta bizitako urduritasunak, baita katekesi saioak eta lehen aldiz aitortu zirenekoa. Zer nolako bekatuak aitortu zizkioten apaizari?

Zeremonia eguna oso garrantzitsua zen. Elizan ondo portatu behar ziren eta familiaren itxaropenak bete behar zituzte. Ogia hartzearen inguruan ere hainbat kondaira eta debeku zeuden: ezin zitzaion hozka egin, ezin zen lurrera erori, ezta ahosabaian itsatsita geratu. Ogiaren zaporeak ere kezkatzen zituen.

Jaunartzearen ondorengo momentuek ere oroitzapen politak utzi zizkieten gure protagonistei. Milaka argazki egin ondoren, eta ezagunen eta ezezagunen zorion agurrak jaso ondoren, familia elkartu eta bazkari apartaz gozatzeko unea zen, eta ondoren opariak eta jostailuak.

Lehenengo jaunartzeko argazkiei begiratua ere emango diete, eta hainbat bitxikeria kontatuko dituzte.

'El Retro visor' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.